Udal antolamendua

Udal antolamendua

Udal antolakuntzaren deskripzioa

Udala honela dago osatuta: Alkatetza, Alkateordetzak, Osoko Bilkura eta Informazio-batzordeak.

Alkatetzak funtzio exekutiboa du, eta legegintza-funtzioa Osoko Bilkuraren ardura da.

Sección pleno eu

Osoko bilkura

Descripción pleno eu

Osoko bilkura, herritarrek udal gobernuan duten ordezkaritza politiko goreneko organoa da. Eztabaida-organo izaera du, eta bertan hartzen dira erabaki estrategiko handiak, hainbat tresnaren bidez: araudiak, bestelako arau orokorrak, udal aurrekontuak, hirigintza antolamendurako planak, zerbitzuen kudeaketa-moduak, gobernu-organoen kontrola eta fiskalizazioa, etab.

Zinegotzi guztiek osatzen dute, eta alkatea da bertako burua. Osoko bilkurak ohiko eta ezohiko saioak egiten ditu, eta batzuk presazkoak ere izan daitezke.

Udalbatza alkateak eta 6 zinegotzik osatzen dute:

Coorporación pleno

  • Iratxe del Barco Murua (Alkatea)

  • Jon Koldo Saez de Urabain Garay (Zinegotzia)

  • María Estíbaliz Baglietto García (Zinegotzia)

  • Jesus Guevara Martin (Zinegotzia)

  • Amaya Sagasti Jiménez de Vicuña (Zinegotzia)

  • Sheyla Pérez de Leceta Valencia (Zinegotzia)

  • Juan Carlos Gómez Valdezate (Zinegotzia)

Informazio-batzordeen atala

Informazio-Batzordeak

Descripción comisiones informativas eu

Informazio Batzordeak Udalbatzako kideez soilik osatzen dira. Ebazteko gaitasunik ez duten organoak dira, eta beren helburua da Osoko Bilkuran erabakitzera bideratutako gaien inguruko azterketa egitea, informazioa ematea edo kontsultak egitea. Salbuespena da Osoko Bilkurak eta Alkatetzak presazko erabakiak hartu beharra, berauek hala erabakita ezagutzera ematen dietenean.

Informazio-batzordeen irizpenak nahitaezkoak dira, eta ez lotesleak.

Udal osoko bilkurak ondorengo batzordeak sortzea adostu zuen:

  • Osoko Bilkurarako Gaien informazio-batzordea.
    Alkatea du buru, eta zinegotzi guztiek osatzen dute.
     

Sección Comisión Especial de Cuentas

Kontuen Batzorde Berezia

Descripción Comisión Especial de Cuentas eu

Kontuen Batzorde Berezia nahitaezkoa da udaletan, eta bere eraketa, osaketa, integrazioa eta funtzionamendua Informazio-Batzordeetarako ezarritakoaren berbera da.

Kontuen Batzorde Bereziaren ardura da aurrekontuetako eta aurrekontuz kanpoko kontuen azterketa eta informazioa ematea, ondoren Udalbatzaren Osoko Bilkuran onartzeko.

Alkatea du buru, eta zinegotzi guztiek osatzen dute.

Saioak aurrez deialdia eginda egiten dira, eta bertan adierazten da eguna eta ordua.

Sección Concejalías delegadas eu

Zinegotzi ordezkariak

Descripción concejales delegados eu

Zinegotzi ordezkariak, Alkatetzaren zenbait eskumen eskuordetuta dituztenak dira.

Eskuordetzeak, dagokion zerbitzuaren barne-zuzendaritzaren eta kudeaketaren ardura izatea dakar, proposamenak egitea barne. Baina ez dakar hirugarrenengan eragin dezaketen administrazio-izapideen bidez ebazteko gaitasuna.