Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
II. ardatza. Baliabideak eta zaintzak banatzea, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarriz
Ardatz honen bidez, gizarte-sistema aldatzen lagundu nahi da, baliabideen, espazioen, denboren eta zainketen banaketa simetrikoagoa lortzeko, baliabideen banaketa hori bizitzeko moduko bizitzak lortzera bideratuta.
Horrek guztiak esan nahi du beharrezkoa dela baliabideak birbideratzea, bizitzari eusteko zainketen zentraltasuna kontuan hartuta, eta kontuan hartuta elkarren mendeko izakiak garela, eta gainerakoen beharra dugula bizirauteko; elkarrekiko mendekotasun hori ez dela kudeatu behar banaketa-eredu asimetrikoen bidez; eredu horietan, kargak pertsona edo kolektibo feminizatu jakin batzuen gain geratzen dira, eta, gainera, kalitatezko enpleguetara iristea mugatzen dute.
Halaber, bizitzaren iraunkortasunerako oinarrizko zereginetan erantzukizun kolektiboa hartzeko aukera ematen duten ereduak bilatu behar dira.
Ardatz honetan honako programa hauen bidez landuko da:
- Emakumeen autonomia ekonomikoa: ekonomia feministak Arabako Lautadan izango dituen aplikazioei buruzko hausnarketa bat garatzeko lan egitea proposatzen da, erantzunkidetasuna sustatzea, ebaluazioak agerian uzten baitu oraindik ere erronka garrantzitsua dela, eta hezkidetzan lan egitea, berdintasunarekin lotutako balioak, zainketen garrantzia eta bizitzaren iraunkortasuna transmititzeko txikitatik, bai hezkuntza formalaren bai ez-formalaren eremuetan.
- Zaintzaren ekonomia feminista: emakumeentzako autonomia ekonomikoa bultzatzen da, pobreziaren feminizazioaren eta enpleguaren sustapenaren eta landa-eremuko emakumeek lurrak eskuratzeko ekitatearen inguruko lanaren bidez, eta espazioak aztertzen dira, zaintzak erraztuko dituen udal-hirigintzaren eredua bultzatuz.