Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
2020ko uztailaren 8an aho batez onartu zen Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana.
Plana lan-gida bat da, eta udalek eta Arabako Lautadako Kuadrillak berak jarriko dituzten helburu eta ekintzak biltzen ditu bere lurraldean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko.
Planak herritar guztientzako ekintzak eta udal bakoitzaren eta kuadrillaren barne kudeaketarako ekintzak biltzen ditu.
II. Plana Berdintasun Arloaren hausnarketa estrategikoko parte-hartze prozesu batean oinarrituta diseinatu da. Prozesu horretan, politikariek eta teknikariek parte hartu dute, baita Arabako Lautadako udalerrietako elkarte-mugimenduko emakumeek ere. Horrek erronkak eta lehentasunak egituratzen lagundu du, baita hurrengo lau urteetan ekintza bideratu behar duten jarduera-printzipioak ere.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-egoera ez da oso desberdina Lautadako udalerri bakoitzean, nahiz eta udalerri bakoitzak bere ezaugarriak eta aurrerapenak dituen berdintasunari dagokionez.
Horregatik, II. Plan honen bidez, gure udalerrien ekarpenak balioetsi nahi dira; baina, horrez gain, eskualdearen ikuspegia eta udalerrien arteko lankidetza aldarrikatu nahi dira nahi dira, ikuspegi estrategiko, feminista eta genero komunetik, kuadrillako emakumeen ahizpatasunari mesede egingo diona, kuadrilla osatzen duten udalerrien berezitasunen berezko beharrei jaramonik egin gabe.
Zer egitura mota du eta zein programa garatuko dira?
Gobernu ona
Zeharkako elementuetatik lan egingo da, hau da, Udalaren eta Kuadrillaren programa eta proiektu guztiak inplikatuz, genero-ikuspegia lehentasun politikoetan, administrazioaren egitura eta prozeduretan txertatzeko.
Horregatik, II. Planaren zati honetan udal bakoitzaren eta Kuadrillaren barne kudeaketa hobetzeko ekintzak biltzen dira, berdintasunari begira.
Beraz, esan dezakegu II. Berdintasun Plana modu estrategikoan eta planifikatuan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egin nahi duen ibilbide-orria dela. Plan honek Arabako Lautadako udal bakoitzaren eta kuadrillaren beraren politika publikoak konprometitzen ditu.
-
Fanzine: "Emakumeak eta medikuntza naturala_ XXI. Mendeko sorginak, antzinako jantziak berreskuratzen"
Fanzine: "Emakumeak eta medikuntza naturala_ XXI. Mendeko sorginak, antzinako jantziak berreskuratzen"
Fanzine hau Arabako Lautadako eta Mendialdeko emakumeekin egindako prozesu baten emaitza da
-
Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana
Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana
Lautadako pobreziaren feminizazioaren azterketa
-
Pobreziaren feminizazioa
Pobreziaren feminizazioa
Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako Arabako 6 kuadrillen azterlan bat
(2019ko bertsio berrikusia)


